Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko mar. 7a, 10:23

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espaziora atxekitzeko akordioa, martxoaren 8ko adierazpen instituzionala eta Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Bandaren arteko lankidetza hitzarmena.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, martxoak 7, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espaziora atxekitzeko akordioa.

3.- Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Bandaren arteko lankidetza hitzarmena (2017. ekitaldia).

4.- Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna. Adierazpen instituzionala.

5.- Alkatetzak 2016ko maiatzean emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.