86 azpeitiarrek amaitu dute Lilatoia

Uztarria.eus 2017ko mar. 6a, 10:05
Hainbat azpeitiar eta azkoitiar Lilatoia amaitu ostean. (Irutxuloko Hitza)

Orotara 4.820 lagunek bukatu zuten atzo bost kilometroko lasterketa, Donostian. Lehenengo azpeitiarra Desiree Odriozola (00:24:06) izan zen. Aurten, inoiz baino azpeitiar gehiagok hartu du parte Lilatoian.

Atzo, martxoak 5, XXVIII. Lilatoi lasterketa izan zen, Donostian. Guztira, 4.820 emakumek bukatu zuten bost kilometroko proba, eta tartean ziren 86 azpeitiar.

Kirolprobak.com atariaren datuen arabera, lehenengo azpeitiarra Desiree Odriozola (00:24:06) izan zen eta bigarrena, berriz, Naroa Urbieta (00:27:21). Hirugarren eta laugarren azpeitiarrak, Uxoa Ibarreta eta Berezi Amubieta, denbora bera eginda iritsi ziren helmugara, 00:27:55 denborarekin, hain zuzen. 

Aurten, inoiz baino azpeitiar gehiagok hartu du parte Lilatoian.

Hemen azpeitiarren sailkapena.