Joan den zapatuan, hilaren 4an, jokatu zen SpainSkills 2017 txapelketa Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Maddi Esnaola azpeitiarrak. Zarauzko Monte Albertiako ikaslea da Esnaola, eta SpainSkills-eko estetikako proban zilarrezko domina irabazita itzuli da herrira.
(Argazkia: Monte Albertia)