Nagore Aramendik 18-22 galdu du esku-pilotako Emakumeen Master Cup-eko Lehen Mailako finala

Uztarria.eus 2017ko mar. 5a, 15:47
Nagore Aramendi (pilota jotzeko prest) final laurdenetako partidan. (Carlos Mediavilla / Goierriko Hitza)

Nagore Aramendi azpeitiarrak eta Laukizko Nagore Bilbaok 18-22 galdu dute Alba Martinez errioxarraren eta Arrate Bergara nafarraren kontra, Zornotzan. Finalaurrekoetan txapelketatik kanpo geratu zen Aramendi, baina Jaione Zulaika pilotaria lesionatu ondoren, haren ordez jokatu du azpeitiarrak. 

18-22 galdu du Nagore Aramendik Esku-pilotako Emakumeen Master Cup-eko Lehen Mailako finala, gaur 12:00etan hasita Zornotzan jokatu duten partidan. Aramendi azpeitiarrak Laukizko Nagore Bilbao izan du bikotekide, eta Alba Martinez errioxarraren eta Arrate Bergara nafarraren kontra neurtu dituzte indarrak. ETB1en zuzenean eman dute partida. 

Aramendik ez zuen finalerako txartela lortu finalaurrekoetan, baina Jaione Zulaika pilotaria ordezkatu du finalean. Zulaikak eskubiko belauneko meniskoa hautsi zuen, eta txapelketako antolakuntzak erabaki zuen finalerdietako aurrelari galtzaile onena jartzea haren ordez.