Xoxotera irteera antolatu dute Korrika Batzordeak eta mendizaleek iganderako

Uztarria.eus 2017ko mar. 3a, 17:31

09:00etan abiatuko dira plazatik. Azkoitiko eta Zestoako Korrika batzordeekin eta mendizaleekin bat egingo dute tontorrean, eta guztientzako hamaiketakoa izango da.

Urola Erdiko Korrika batzordeek eta mendizale elkarteek Xoxotera irteera antolatu dute iganderako, martxoak 5. Azpeititik, Azkoititik eta Zestoatik igotako mendizaleek egingo dute bat Izarraizko Azpeitiko tontorrean.

Azpeitikoek antolatutako ibilaldia 09:00etan abiatuko da plazatik. Azkoitian, berriz, 08:30ean izango dute irteera, Balda plazan; eta Zestoan Gurutzetik irtengo dira, 08:45ean. 09:00etan Attolatik igotzeko aukera ere izango dute herritarrek.

Xoxoten elkartuta, hiru herrietako parte-hartzaileek hamaiketakoa egingo dute.