Erniarraitz 4 taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako kanporaketa jokatuko du gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko mar. 3a, 14:23

Erniarraitz 4 taldeko kideak.

Tolosaldeko 26+ taldea izango dute Azpeitiko eta Zestoako bertsolariek parez pare. Saioa 22:30ean hasiko da, eta aurretik bertso afaria izango da, 21:00etan hasita. 

Gaur, ostirala, Erniarraitz 4 taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako kanporaketa jokatuko du Sanagustin kulturgunean. Oier Etxeberria, Jon Ander Iriondo, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi bertsolariek, Ane Iriondo gai-jartzaileak, Xabier Azpillaga epaileak eta Eider Iturralde ordezkariak osatzen dute Erniarraitz 4 taldea, eta gaurkoan Tolosaldeko 26+ izango dute parez pare. 

Saioa 22:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. Aurretik, baina, bertso afaria izango da Sanagustinen. Afarirako txartelak 20 eurotan daude salgai, Orkatzen eta Sanagustinen.