Fuel Fandangoren ondorenak

Kontzertu berezia izan zen. Taldea horrelakoxea da, berezia, bai eskaintzen duen flamenko eta elektronika fusioagatik, bai duen izenagatik ere. Aurora disko berria aurkeztu zuen zalez beteriko Sanagustin kulturgunean.

Izenagatik bada, baliteke Kulturaz Kooperatibak antolatu duen ekitaldirik handiena izatea Fuel Fandangok emaniko kontzertua. Oholtza gainean erakutsi zutenagatik ere, gustuak alde batera utzita, bertatik pasatu den talderik gogoangarrienen artean kokatuko genuke. Zaleek erakutsi zuten ondo pasatzeko prestutasun eta gogoa ere ikaragarrizkoa izan zen. Beraz, kontzertua osotasunean hartuta, lehen mailakoa izan zen. Bideo hau sortu dugu oroitzapenerako.

Kontzertuaren argazki bilduma ere egin genuen Alberto Belokik ateratako irudiekin (eta beste hiruzpalau argazkilari ere etorri ziren, besteak beste, Yon Garin).