EAJk hileko batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2017ko ots. 14a, 10:11

Batzokian izango da, 20:00etan hasita. 

Azpeitiko EAJ alderdiak hileroko batzarra egingo du gaur, otsailak 14, asteartea. Azpeitiko jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira Batzokian, eta EAJk dei egin die herriko alderdikide guztiei gaurko batzarrean parte har dezaten.