Hasi dituzte Artzubian bidegorria egiteko lanak

Uztarria.eus 2017ko ots. 8a, 16:58

Udalak abendu amaieran iragarri bezala, herri barruko bidegorri sarea osatzeko egitasmoaren barruan, Artzubiko bidegorri zatia egokitzeko lanak martxan dira (argazkian). Bizikletan ibiltzeko bidearekin batera, oinezkoentzako espaloi zatiak ere txukunduko dituzte hainbat gunetan, eta hainbat azpiegitura berritzeko eta hobetzeko ere baliatuko dituzte bidegorriaren lanak.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)