Kontxi Lopez: "Emakume izateak zaintzaile izatera zigortzen zaituela dirudi"

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 8a, 11:08

Kontxi Lopez. (Olatz Mitxelena/ Oarsoaldeko Hitza)

'Zaindu, geure burua zainduz' jardunaldiak eskainiko ditu Lopezek bihar eta hilaren 16an Baigeran. Hark dio emakumeak zainketan duen rola ikusarazi behar dela, aldatzeko. Lopezekin hitz egin du Urola Kostako Hitzak.

Kontxi Lopez (Donostia, 1965) gizarte langilea eta zaintzailea da. 11 urteko semea du, eta hura zaintzeaz arduratzen dela azaldu du. Zaindu, geure burua zainduz osasun jardunaldiak eskainiko ditu bihar eta hilaren 16an Baigera Ieko aretoan. 16:30etik 18:00etara izango dira saioak.

Osasun jardunaldiak eskainiko dituzu. Zer helbururekin?

Zainduz zaintzearen garrantzia azpimarratzeko. Helburua da zaintzari lotutako osasun ohiturak sustatzea, beti ere, kontuan izanik zainketa lanekin jarraituko dugula. Zaintza lanak norbere burua zainduz egitea da xedea, eta ez soilik inguratzen gaituen hori zainduz. Izan ere, beti besteen beharrei begira aritzen gara emakumeok, arreta gehiago jartzen diogu besteei geure buruari baino. Horregatik, jardunaldietan bultzatu nahi dugu osasuna, norbere burua kontuan hartzea, izan ditzakezun beharrei arreta jartzea eta zainketarako tresnak garatzea, beste norbait zaintzean geu ez gaixotzeko.

Nori zuzendutako saioak eskainiko dituzu Azpeitian?

Herritar orori, hitzaldiak irekiak dira. Emakumeen Txokoak antolatu ditu, baina emakumeen nahiz gizonen kontzientzian eragin nahi dugu. Izan ere, xedea da zaintzen ari garenean norbere burua zaintzearen garrantziaz jabetzea, horretaz hausnartzea eta zaintza sistemaren gaineko gogoeta egitea.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.