Euria lagun ospatu dituzte santagedak Matxinbentan

Uztarria.eus 2017ko ots. 5a, 21:04

Euria eta hotzari aurre egin eta dozenaka lagun gerturatu da Matxinbentara, Santa Ageda jaien baitan gozatzera. Atzo, besteak beste, auzoko elizan Ekain Txou ikuskizunarekin une politak bizi izan zituzten umeek zein helduek. Gaur, berriz, umeek itxulapikoak puskatu dituzte, eta, ondoren, pilota partidak eta herri kirolak izan dira ikusgai.