Makila eskuan eta zapia lepoan, Ikasberrikoak santa eskean

Uztarria.eus 2017ko ots. 4a, 20:50

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek, irakasleek eta gurasoek ere arratsaldean ospatu dute Santa Ageda bezpera. Udaletxeko arkupetan elkartu dira 19:00etan, eta zirimiria eginagatik Alde Zaharrean ibili dira, bertsolariek eta trikitilariek lagunduta.