Sansebastianak 2017

Ia dena prest sansebastianetarako

Uztarria.eus 2017ko urt. 17a, 19:27

Bi egun besterik ez dira falta aurtengo San Sebastian festak hasteko, eta festetako osagai nagusi diren danborradetan parte hartuko duten herritarrak buru-belarri dabiltza egunotan, entseguetan eta bestelako prestaketa lanetan. Izarraitz frontoian aritu eta ariko dira helduak eta umeak, San Sebastian bezperako eta eguneko danborradak prestatzen. Entsegu horiek baliatuta, helduen danborradan aurten lehen aldiz zuzendari lana beteko duten Leire Iturralderekin (Txalintxo), Beñat Aldalurrekin (Iraurgi Saskibaloia) eta Haritz Arakistainekin (Etxera); eta umeen danborradan eginkizun berean zein beste batzuetan ariko diren protagonistekin hitz egin dute Uztarriak eta Urola Kostako Hitza-k, bideo hau osatzeko.