Ez ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko urt. 16a, 10:00
Azpeitiko udaletxea.

Udaletxeko areto nagusian izango da, 13:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte, besteak beste: 2016. ekitaldirako aurrekontuan egindako kreditu aldaketen berri ematea, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Kulturaz Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena behin betiko onartzea eta Udalaren Administrazio Elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantzari onarpena ematea.

Azpeitiko Udalak ez ohiko udalbatzarra egingo du gaur, urtarrilak 16, 13:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- 2016ko abenduaren 13an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren Administrazio Elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantzari hasierako onarpena ematea.

3.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean Alde Zaharra 1. zenbakia duen Hirigintza eremuaren barruan 1.1. azpieremua hirigintza mailan egikaritzeko Hirigintza Hitzarmenaren behin betiko onarpena.

4.- Azpeitiko Udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Kulturaz Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena, 2017. ekitaldirako Egutegi Bateratua bideratzeko.

5.- 2016. ekitaldirako aurrekontuan egindako kreditu aldaketen berri ematea: udalaren aurrekontuan 5. kreditu aldaketa; Udalaren Kirol Patronatuan kreditu aldaketa.