Abenduko lehen odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2016ko abe. 6a, 10:52

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan. Hil honetan bi egunetan izango da odola emateko aukera, eta abenduaren 28an izango da bigarren hitzordua.

Bihar, asteazkena, abenduko lehen odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara ibitartean. Hil honetan bi hitzordu izango dituzte odol emaileek, eta biharkoa aurrenekoa izango da. Bigarren hitzordua, aldiz, abenduko azken asteazkenean egingo dute, abenduaren 28an, toki eta ordutegi berdinean.