Ekain Ibarguren, 'Pupu eta Lore: Haizearen herrira' ikuskizun berrian

Uztarria.eus 2016ko abe. 5a, 16:52

Pupu eta Lore: Haizearen herrira, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen Katxiporreta faktoriaren ikuskizun berria atzo, igandea, estreinatu zuten Sopelan (Bizkaia). Eta Imanol Urbietaren kantuak oinarri dituen ikuskizun horretako protagonistetako bat da Ekain Ibarguren azpeitiarra. Loreren rola jokatzen du Ibargurenek (argazkian, eskubian) eta Iraitz Lizarraga (Pupu) eta Inazio Tolosa (Aitona Manolo) ditu lagun eszenatokian.