Ghost Number & His Tipsy Gypsies eta The Young Wait taldeen kontzertuak, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko aza. 28a, 17:34

Inoiz aukerarik baduzue, joan entzutera. Gustura egon ginen Ghost Number & His Tipsy Gypsies (argazkian) eta The Young Wait taldeak entzuten. Katapulta Tour programaren baitako kontzertua izan zen, aurten egiten dugun laugarren ekitaldia (2 kontzertu + 2 antzerki). Azken kontzertu bat geratzen zaigu, abenduaren 11n izango dena: Izaro+Eraul. Argazkiak, Alberto Belokik ateratakoak dira (eskerrik asko).