Emakume presoak gogoan izan dituzte azaroaren 25ean, azken ostiraleko elkarretaratzean

Uztarria.eus 2016ko aza. 25a, 20:57

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunak eta Sarek euskal presoen eskubideen alde hilero azken ostiraletan egiten duen elkarretaratzeak bateratu, eta emakume presoen eskubideak aldarrikatu dituzte plazan, kontzentrazio jendetsuan. Are sakabanatuagoak eta are isolatuagoak. Emakume presoak etxera! zioen 19:00etan hasita egiten duten elkarretaratzearen pankartak.