Iraurgi Ikastetxean ere gogoan izan dute azaroaren 25a

Uztarria.eus 2016ko aza. 25a, 16:42

Ikastetxe guztietako ikasleak eguerdian batu dituen elkarretaratzeaz gain, Iraurgi Ikastetxekoek ikastetxean bertan ere egin diete tokia astean zehar eta gaur, bereziki, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapenei. Ikastetxeko Mare More ikasle taldearen ekimenez, astean zehar gelaz gela abisua pasatu dute, azaroaren 25ean ikastetxera denak beltzez edota more ukituren batekin jantzita joateko. Pankartak eta kartelak ere egin dituzte, gaur jarri dituztenak; jolastokian soslai bat margotu dute, gaur haren bueltan eta eguneko leloez inguratuta ikasle guztiek argazkia ateratzeko; eta gela batzutan Mannequin Challenge-a ere grabatu dute. Argazkiotan ikus daitezke aipatutako ekintzetako batzuk.

(Argazkiak: Iraurgi Ikastetxea)