1951, 1956, 1958, 1961 eta 1966 urteetakoek kinta afariak ospatuko dituzte

Uztarria.eus 2016ko aza. 18a, 12:54

20:30ean elkartuko dira Kiruri jatetxean kinta guztietakoak. Bakoitzak bere taldeko argazkia atera, afaldu, eta ondoren dantzaldia izango dute Joseina Etxeberriak jarritako musikarekin.

Kinta afarien gaua izango da biharkoa Azpeitian. Kiruri jatetxean, bost kinta ospakizunek bat egingo dute azaroaren 19an: 1951koek (aurten 65 urte betetzen dituztenak), 1956koek (60 urte), 1958koek (58 urte), 1961ekoek (55 urte) eta 1966koek (50 urte).

20:30ean elkartuko dira jatetxean kinta guztietakoak. Bakoitzak bere taldeko argazkia atera, afaldu, eta ondoren dantzaldia izango dute Joseina Etxeberriak jarritako musikarekin.

Izena emateko, 943815608 telefono zenbakira deitu behar da.