'Erraiak' proiektua finantzatzeko crowdfunding kanpaina abiatu dute

Uztarria.eus 2016ko aza. 18a, 11:20

'Erraiak' proiektuaren sorkuntza prozesuaren aurkezpeneko irudia.

Dagoeneko egin daiteke ekarpen ekonomikoa, hemen. Gaur, ostirala, aurkeztuko dute proiektua Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita.

Abian da Erraiak proiektua diruz laguntzeko kanpaina. Gaur, ostirala, jarri dute martxan crowdfundinga, eta 40 egunez egin daiteke ekarpen ekonomikoa, honako loturan.

Joan den asteazkenean aurkeztu zuten Erraiak proiektuaren sortze prozesua Felipe Murillok eta diskoa osatzen lagundu dieten gainerako kideek Dinamoa Azpeitiko Sorgintza Gunean, hainbat herritarren aurrean. Erraiaken nondik norakoak azaldu ostean, gaur, ostirala, aterako dute argitara egindako lan guztiaren emaitza, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzertuan, 23:00etan hasita. 

Diskoaren aurrerapen bezala, Hegaldiaren aurrean kantua jarri dute entzungai sarean, Badok.eus atarian.

Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak abian jarritako Sorkuntza Beka jaso zuen Felipe Murilloren Erraiak proiektuak. Danele Sarriugarte idazlearen izen bereko eleberriak inspiratu zuen azpeitiarraren lana.