Euskal Antzerki Topaketak 2016

Beltzez jantzita dator eromena

(Eromen Produkzioak)

Zestoako Eromen Produkzioak konpainiaren ‘Sweeney’ antzezlana izango da bihar Soreasu antzokian, 21:30ean. Benjamin Barker bizargilearen istorioan oinarritutako komedia beltza da.

Euskal Herriko antzerkizalea ohituta dago komediak ikustera. Eseri, eta ordubetez barrez lehertzera. Baina ziur komedia beltz asko ez dituela ikusi. Tentsioa, beldurra eta intriga ez dira sarri taula gainera eramaten diren generoak. Eta hain justu horri heldu dio Amancay Gaztañaga Zestoako Eromen Produkzioak antzerki taldeko zuzendariak, Sweeney antzezlanean. Stephen Sondheimen Sweeney Todd musikalean oinarritutako antzezlan musikatua da, zuzendariaren esanetan, "komedia beltz-beltza". Bihar taularatuko dute Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan, 21:30ean, Soreasu antzokian.

Antzerkian egin zen lehen thrillerra izan zen Sweeney Todd. Benetako gertakarietan oinarrituta dago, eta oso ezaguna da munduan. Baina orain arte inoiz ez zen Euskal Herrian taularatu. Benjamin Barkerren istorioa kontatzen du, bere lantokian jendea hiltzen zuen bizargilearena: "Gizon hori oso gazterik ezkondu zen, eta emaztea eta alaba zituen. Bera bizi zen hiria gizon boteretsu baten eskuetan zegoen, eta gizon horri Benjamin Barkerren emaztea sartu zitzaion buruan. Orduan, Barker kartzelan sartzea erabaki zuen, eta han emango ditu hamabost urte. Hirira bueltatzen denean, alaba eta emaztea faltako dira, eta lekua asko aldatu dela ikusiko du". Horren aurrean, mendekua hartuko du bizargileak.

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide