Altsasuko espetxeratuak askatzeko eskatu dute Azpeitiko plazan

Uztarria.eus 2016ko aza. 16a, 20:39

Espetxeratuak askatu. Alde hemendik! zioen pankartaren atzean elkartu da hainbat herritar gaur arratsean herriko plazan (argazkian), Altsasun atxilotu eta espetxeratutako gazteei babesa azaltzeko eta gertatutakoa salatzeko deituta zegoen mobilizazioari erantzunez.

Astelehenean, zortzi pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak Altsasun, joan den hilean hango taberna batean bi guardia zibil erasotu izana eta terrorismo delitua egotzita. Zortzitik sei espetxeratzeko agindua eman zuen atzo, asteartea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak. Gaur zazpigarren gazte bat sartu dute espetxean, beren kabuz Madrilera deklarazioa ematera joan diren bietako bat.