Azpeitiko kirol taldeetara ere iritsi da Mannequin Challenge-a

Uztarria.eus 2016ko aza. 16a, 18:04

Sammic ISB Zilarrezko LEB ligako taldeak eta Ikasberri Kirol Elkarteko futboleko talde nagusiak bideo bana egin eta sare sozialetan zabaldu dute. Hona ekarri ditugu biak.

Sare sozialetan gero eta abiadura biziagoan zabaltzen diren modako joeretako azkena da Mannequin Challenge deritzona. Jende asko, bakoitza jarrera batean eta manikien gisara geldi-geldi, izoztuta bezala jarri, eta bideo labur bat grabatzea da kontua; eta ondoren, nola ez, Interneten zabaltzea.

Bada, Azpeitira ere iritsi da Mannequin Challenge-aren olatua, herriko bi kirol talderen eskutik. Sammic ISB Zilarrezko LEB ligako saskibaloi taldeak eta Ikasberri Kirol Elkarteko futboleko talde nagusiak bideo bana grabatu eta euren sare sozialetan jarri dituzte; Uztarria.eus-en ere ikus daitezkeen bi hauek, hain zuzen.

Iraurgikoek lehendik ere badute sare sozialetako joera arrakastatsuekin bat egiteko ohitura. Horrela, 2013an orduan puri-purian zegoen Harlem Shake-aren bideoa grabatu zuten.