Oraindik izena eman daiteke haurren abenduko igeriketa ikastaroetan

Uztarria.eus 2016ko aza. 16a, 10:16

Azaroaren 29tik abenduaren 23ra bitartertean eskainiko dituzte klaseak, igerilekuan. Adinaren arabera banatuko dira ikastaroak. Alde batetik, 3 eta 5 urte arteko haurrentzat ikastaroa izango da, eta, bestetik, 6 eta 9 urte artekoentzat. Izen-ematea zabalik dago oraindik. 

Igeritan ikasteko haur eta gaztetxoentzat ikastaro trinkoak antolatu ditu Azpeitiko Kirol Patronatuak, azaroaren 29tik abenduaren 23ra bitarterako, eta izen-ematea zabalik dago oraindik. Adinaren arabera banatuko dira klaseak. Alde batetik, 3 eta 5 urte arteko haurrentzat ikastaroa izango da. Saio horietan jolas ezberdinak egingo dituzte, haurrek urari beldurra galtzeko. Ikastaroa astelehenetik ostiralera bitartean egingo dute, 17:30ean hasita, igerilekuan. 

6 eta 9 urte bitarteko haurren ikastaroan, berriz, ariketa ezberdinak eginez igerian erakutsiko zaie. Saio horiek ere astelehenetik ostiralera izango dira, 18:30etik aurrera. 

Bi ikastaroek prezio bera izango dute: Kirol Patronatuko bazkideek 54,08 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta bazkide ez direnek, 96,44 euro.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, igerilekura gerturatu edo 942 81 41 21 telefono zenbakira deitu behar da.