Bide bazterreko zabortegia Matxinbentan

Uztarria.eus 2016ko aza. 14a, 16:31

Argazkiko zabor piloa Matxinbentan zegoen asteburuan, Mandubirako igoera hasten den bihurgunearen aldamenean, hain justu (Ezkio-Itsasoko partean). Irudia Uztarriari helarazi dion erabiltzailearen arabera, gainera, hasieran hondakinek errepidearen zati bat ere hartzen zuten; baten batek hartu zuen baztertzeko lana, zikinkeria guztia han botatzea erabaki zuenak baino kontzientzia hobearekin. Antza, ez da aurreneko aldia inguru beretsuan halako zabor pilaketak gertatzen direla.