'Erraiak' diskoaren sormen prozesua aurkeztuko dute asteazkenean, Dinamoan

Uztarria.eus 2016ko aza. 14a, 14:07

Felipe Murillo eta proiektua osatzerako orduan bidaide izan dituen hainbat lagun izango dira aurkezpenean, 19:30ean hasita. 

Erraiak proiektuaren nondik norakoez eta diskoa osatzeko egin duten sormen prozesuaz arituko dira asteazkenean, hilak 16, Dinamoa Sorgintza Gunean. 19:30ean hasita, sormen prozesuan zehar izan dituzten esperientziak kontatuko dituzte Felipe Murillok eta proiektua osatzen lagundu dioten kideek. Abestiz, testuz eta ilustrazioz osatutako diskoa da Erraiak.

Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak abian jarritako Sorkuntza Beka jaso zuen Felipe Murilloren Erraiak proiektuak. Danele Sarriugarte idazlearen izen bereko eleberriak inspiratu zuen azpeitiarraren lana. 

Sorkuntza Beka jaso zituzten proiektuen inguruko, tartean Erraiak, erreportajea kaleratu zuen Uztarriak 185. aldizkarian.