Kirol formaziora bideratutako bigarren saioa eskainiko dute asteazkenean

Uztarria.eus 2016ko aza. 14a, 12:09
Kirola eta kirolarien kalitatea hobetzeko aurreneko tailerreko irudia. (Azpeitiko Udala)

Kirol federatuan emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasunaz hizketan arituko dira formazio saioan. Bereziki kirol klubei zuzenduta dago ikastaroa, baina gaia interesatzen zaion edonork har zezake parte.

Kirola eta kirolarien kalitatea hobetzeko formazio saioak antolatu ditu Azpeitiko Udalak Kirol Mahaiarekin elkarlanean, eta saio horietako bigarrena datorren asteazkenean, azaroaren 12an, eskainiko dute. Kirol federatuan dagoen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna izango dute hizpide, eta honakoak dira jorratuko dituzten gaiak:

  • Egungo egoera. Berdintasunari buruzko legedia eta erakundeek hartutako neurriak.
  • Kirol Federatuan neskek edota emakumeek parte ez hartzeko arrazoiak.
  • Kirol elkarteetara neskak erakartzeko eta bertan geratzeko hartu daitezkeen neurriak.
  • Beste herrietan egiten ari diren ekintzen adibideak. Praktika egokiak eta arrakastak.

Bi orduko saioa izango da, eta 20:00etan hasiko da. Udaletxeko 5. solairuan eskainko dute tailerra, eta hizlaria Ainhoa Azurmendi, kirol aholkularia eta berdintasunean aditua, izango da.

Formazio tailerra bereziki kirol klubei zuzenduta dagoen arren, gaia interesatzen zaion edonork har zezake parte.