Julen Egiguren eta Gorka Iriarte pilotariak txapeldun, Gipuzkoako jubenil mailan

Uztarria.eus 2016ko aza. 14a, 11:09

Gipuzkoako jubenilen eskuz binakako lehen mailako txapeldunak izan dira Ilunpe Pilota Elkarteko Julen Egiguren eta Gorka Iriarte azpeitiarrak. Atzo, igandea, jokatu zuten eskuz binakako finala Tolosan, Oiartzungo Oiarpe Pilota Elkarteko Oroitz Sein eta Ekain Etxeberriaren aurka, eta 22 eta 14 nagusitu ziren azpeitiarrak. 

(Argazkia: Ilunpe Pilota Elkartea).