Ostiralean hasiko dira sanmartinak Lasaon

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 10a, 18:35
Joan den urteko sanmartinetako erakusketa eta azoka berezia. (Nerea Uranga)

Hiru eguneko egitaraua antolatu dute festetarako. Festetako ekitaldiez gain, Santa Engraziko ermitako erlojuaren zaharberritze lanen inguruko erakusketa antolatu dute Gureak tailerra zegoen lokalean.

Bihar, azaroak 11, hasiko dira San Martin festak Lasaon. Aurten, hiru eguneko jaia ospatuko dute herritarrek, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotako. Esate baterako, bertso afaria egingo dute ostiralean Andoni Egaña eta Mantxi bertsolariekin; larunbaterako haurrentzat egun berezia prestatu dute, tartean bazkari magikoa; eta igandean, berriz, bazkari herrikoia ospatuko dute.

Festetako ekitaldiez gain, Santa Engraziko ermitako erlojuaren zaharberritze lanen inguruko erakusketa antolatu dute Gureak tailerra zegoen lokalean. Hain zuzen ere, Yeregui Elkartea, hainbat herritarren laguntzarekin, elojua eraberritzen ari da, eta erloju hori erakusteko eta zaharberritze eta konpontze lanak azaltzeko antolatu dute erakusketa.

Irakurri egitarau osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.