The Romanticos taldearen kontzertua izango da bihar

Uztarria.eus 2016ko aza. 10a, 13:16

The Romanticos musika taldeak kontzertua eskainiko du bihar, hilak 11, ISB tabernan, 23:30ean hasira. Iker Piris tolosarrak eta bere taldeak blues musika egiten du, eta hirugarren diskoa prestatzen ari dira. 2012an kaleratu zuen bere aurreneko diskoa My Time izenekoa. Bigarrena, aldiz, 2014an atera zuen bigarrena: Do it yourself, hain zuzen.