Elkarretaratze isila, Memoriaren Egunaren harira

Uztarria.eus 2016ko aza. 10a, 12:45

Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna da, eta horren harira hamar minutuko elkarretaratze isila egin dute Azpeitiko Udaleko bi indar politikoetako ordezkariek eta hainbat herritarrek. Azpeitiko Udalak "gure herriak hamarkada luzeetan mota guztietako biolentziak eragindako biktima guztiak omentzeko asmoarekin" antolatu du elkarretaratzea.