Euskal Antzerki Topaketak 2016

Anartz Zuazua: "Antzerkiak burua zabaltzen du, eta hori behar dute umeek"

Anartz Zuazua.

Zuazuak zuzendutako Gu ez gaude bakarrik antzezlana izango da bihar, igandea, Soreasu antzokian, 17:00etan. Haur eta helduentzako lana da, eta Lur planeta du hizpide.

Gu ez gaude bakarrik antzezlanaren zuzendaria da Anartz Zuazua (Donostia, 1973). Donostian estreinatu zuten, eta Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan bigarren aldiz oholtzaratuko dute. Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo eta Hannah Berry dira aktoreak.

Lur planetan barrena egindako bidaia da Gu ez gaude bakarrik.

Izenburuak esaten duen bezala, kontatzen dugu Lur planetan gizakiok ez gaudela bakarrik. Alegia, espezie gehiago bizi garela elkarrekin. Gizakiak planetarekin izan zuen harremana askoz estuagoa izan zen lehen, errespetuan oinarritutakoa, eta erakusten dugu nolakoa izan zen elkarbizitza hori. Eta, gero, industria sartzen hasten denean, nola aldatzen den hori.

Hiru zatitan banatu duzue kontakizuna.

Lehen zatian biodibertsitatea da nagusi. Animalia pila bat ageri dira: izurdeak, arrainak, karramarroak, pinguinoak, jirafak, tximuak, flamenkoak… Gizakia nomada da, eta ikusten dugu errespetatu egiten duela natura, badakielako bizitzeko beharrezkoa duela. Baina, momentu batean, gizakiak tximiniak asmatuko ditu, eta horiek sortzen duten tentsioak dena zapuztuko du.Gizakia dagoeneko ez da hain errespetuzkoa izango inguruarekin, bere helburu bakarra dirua lortzea izango delako.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide