Depedro eta Mobydick-en kontzertuak, argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko aza. 2a, 17:18

Igandean, Depedro izan genuen Sanagustin kulturgunean El pasajero disko berria aurkezten. Zaleak dantzan, kantuan eta irribarrez jarri zituen. Primeran pasatu genuen. Aurrez, Mobydick igo zen oholtzara eta elizak dar-dar egin zuen artista horren ahotsarekin. Argazkiak, honako hau bezala, nola ez, Alberto Belokirenak dira. Bilduma osoa Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren Flickr-ean ikus daiteke.