Atzeratu egin dute 'Bizikidetza emakumeen ahotsetan' mahai-ingurua

Uztarria.eus 2016ko aza. 2a, 10:55

Bihar, osteguna, ziren hitzaldia eskaintzekoak Emakumeen Txokoan, baina data atzeratzea erabaki dute. Aurrerago jakinaraziko dute hitzordu berria.

Atzeratu egin dute Bizikidetza emakumeen ahotsetan mahai-ingurua. Bihar, osteguna, ziren hitzaldia eskaintzekoak baina antolatzaileek hala eskatuta data aldatzea erabaki dute. Aurrerago egingo dute mahai-ingurua, baina data berria ez dute jakinarazi oraindik. Alaitz Aguadok, Mertxe Urtuzagak eta Miren Odriozolak hartuko dute parte solasaldian, eta Aitziber Blancok gidatuko du saioa.