Lasaora arteko bidegorria margotzen ari dira Anardi industriagunean

Uztarria.eus 2016ko urr. 31a, 12:21

Azpeititik Lasaora arteko bidegorriak Anardi industriagunea zeharkatzen du, baina orain arte bidegorria margotu gabe zegoen zati horretan. Azpeitiko Udalak inguruko enpresekin hitz egin eta adostu ostean, joan den astean ekin zioten bidegorria pintatzeari. Argiak non eta nola jarri ere adostu dute inguru horretako enpresekin.

Argien instalazioak aurrerago egingo dituztela azaldu du Aitor Bereziartua zinegotziak: "Adostuta dugu guztia, baina teknikoki zenbait zailtasun ditu argien instalazioak. Horregatik, oraindik argiak ez dira jarriko, baina lehenbailehen jartzeko lanean ari gara". 

(Argazkia: Azpeitiko Udala).