'Un monstruo viene a verme' eta 'Zikoinak' ikusgai, datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2016ko urr. 28a, 10:45

Gaurtik hasita, ohikoa baino zine emanaldi bat gehiago izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Hala, gaur, urriak 28, hasi eta asteartera arte, Un monstruo viene a verme eta Zikoinak filmak eskainiko dituzte Soreasun. 

Gaur, 22:00etan, Un monstruo viene a verme filma eskainiko dute. Igandean, berriz, 16:30ean hasita Zikoinak emango dute, eta 19:30ean Un mounstruo viene a verme. Astelehenean 22:00etan eta asteartean 19:30ean, Un monstruo viene a verme eskainiko dute berriro.