100 urte bete ditu Ana Vela Olazko mojak

Uztarria.eus 2016ko urr. 21a, 21:33

Gaur, urriak 21, 100 urte bete ditu Olazko komentuan bizi den Ana Vela lekaimeak. Horrelakoetan ohikoa dutenez, Azpeitiko Udalaren ordezkariak bisitan joan zaizkio Velari. Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziak izan dira ehun urte bete dituen erlijiosoari lore sorta eder bat eta Mikel San Juan tailagileak egindako oroigarria eman dizkiotenak. Asturiasen jaio eta urte asko Argentina eta Txilen pasatu ostean, duela 23 urte etorri zen Ana Vela Azpeitiko Olatzera. Argazkian, oroigarriekin eta udal ordezkariak eta senide eta lagunak ondoan dituela ageri da mendea bete duen emakumea.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)