Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Urola Kostako 131 odol emaile, tartean azpeitiarrak, omenduko ditu igandean, Loiolan egingo duten ekitaldian, 12:45ean hasita.
25 ateraldi egiteagatik zilarrezko domina banatuko diete 74 laguni. Beste 35 lagunek 40 eta 50 ateraldi artean egin dituzte, eta horiek urrezko domina jasoko dute. 60-75 odol emate egin dituzten 18 lagunek Emaile Bikainaren Saria jasoko dute, eta ehun ateraldi egin dituzten lau lagunentzat, beste oroigarri bana izango da.
Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Errezil eta Getariako odol emaileak izango dira, besteak beste, omenaldian.