Bederatzi langabetu kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako

Eskualdeko Enplegu sustapen planaren barruan egingo ditu kontratazioak, Lanbideren bidez. Turismo teknikaria, formaziorako dinamizatzailea, immigrazio teknikaria, hirugarren adinerako teknikaria, merkataritzarako teknikaria, Open Data edo gardentasunerakoa, eta auzolanerako brigadako hiru langile dira hartuko dituztenak.

Eskualdeko Enplegu sustapen planaren barruan, Azpeitiko Udalaren izenean eskatutako aldi baterako 18 lanpostu sortzea onartu du Lanbidek, erakunde horrek urtero eman ohi dituen diru-laguntzen bidez. Lanpostu kopuru horren erdia, bederatzi, Azpeitian sortuko dira; gainerakoak, Enplegu sustapen planean parte hartzen duten beste udalerrien artean banatuko dira.

Udalek Lanbideren bidez egingo dituzte kontratazio guztiak. Hori dela eta, lanpostuetara aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa da Lanbiden izena emanda egotea.

Azpeitiko Udalari dagozkion bederatzi kontratazioetako batzuk abian daude eta beste batzuen deialdia egiteko dago. Honako hauek dira Azpeitian sortu edo sortuko diren lanpostuak:

Prozesua abian duten postuak

  • Turismo teknikaria.
  • Formaziorako dinamizatzailea.
  • Immigrazio eta hirugarren adinerako teknikariak.

Oraindik abian jarri gabeko kontratazioak

  • Merkataritzarako teknikaria.
  • Open data. Transparentzia.
  • Auzolanerako, brigadako hiru lanpostu.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide