VIII. Zezen Beltz asteburua urriaren 15ean eta 16an izango da

Darorren urriaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) izango da Zezen Beltz asteburua. Hain zuzen, VIII. edizioa da aurtengo hau.

Egitaraua eta bestelako xehetasunak datozen egunetan jakinaraziko ditugu, baina, ohi bezala, sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix jolasak zezen plazan (izen-emateko aukera, laster), gastronomia... izango dira, eta berritasun bat.

Iazko Zezen Beltz asteburua, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide