Herriko ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzea egin dute Gudari Egunaren harira

Uztarria.eus 2016ko ira. 27a, 14:29

Herriko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko 100 ikasle inguruk elkarretaratzea egin dute gaur, irailak 27, Gudari Eguna dela-eta. Sanjuandegiko biribilgunean bildu dira, "Gudari Eguna. Herriak zutik dirau" lemapean, eta datozen egunetan 'Txiki'ren eta Otaegiren omenez egingo diren ekitaldietan parte hartzera deitu dituzte ikasle zein gainerako herritarrak.