Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak igandean bertan Uztarria.eus-en

Uztarria.eus 2016ko ira. 23a, 12:58

Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du igandean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. EAEko bozetan Azpeitian izango diren emaitzak jarriko ditugu webgunean.

Igandean, irailaren 25ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du, eta hala, igande gauean bertan, Azpeitian izango diren emaitzen berri emango du.

Emaitzekin batera, ordezkari politikoen adierazpenak ere jasoko ditu Uztarriak.

Honakoak izan ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak 2012an, Azpeitian: 

EH Bildu. 3.597 boto (%46,88) 

EAJ. 3.326 boto (%43,36)

PSE-EE. 368 boto (%4,80)

PP. 190 boto (%2,48)

UPyD. 25 boto (0,33)

Parte-hartzea %70,28koa izan zen.