2016/11/09 19:00

Bertso saioa: 'Testurak'

Bertso saioa: 'Testurak'
Emakumeen Txokoa, Azpeitia

Emakumeen Etxeen Sareak, Ahalduntze Bertso Eskolaren laguntzaz antolaturiko ekitaldia da 'Testurak' izenekoa. Hainbat bertsolari arituko dira gurean, idazle eta sortzaileen testuekin jolastuz: testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahian sormenaren freskura. Testutik testura: testuak, nork bere egiten dituenean, 'testurak' baitira.