Herniora ibilaldia egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean, irailaren 25ean. 09:00etan hartuko dute autobusa anbulatorio aurretik, eta handik Bidanira joango dira ondoren Herniora igotzeko. Herniora igo ostean, Zelatungo erromeriaz gozatuko dute, bazkaldu bitartean. Behin sabelak beteta, Zelatundik Errezilera jaitsiko dira, eta 18:00etan bueltako autobusa hartuko dute.
Ibilaldira joateko autobuserako izen-ematea bihar, osteguna, amaituko da. Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean edo webgunean eman daiteke izena. Bazkideek 2 euro ordaindu beharko dute autobusa eta gainerakoek 4 euro.
Eguraldiaren arabera ibilaldia alda daitekeela jakinarazi du Lagun Onak Mendi Bazkunak.