Datorren urriaren 2an, igandea, ospatuko dute Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa, Bergaran, eta bertara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Irailaren 30eko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, Ikasberriko idazkaritzan, eta izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.
Urriaren 2an, 09:30ean irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta 18:00etan itzuliko da Bergaratik.