Capoeira, askatasun dantza

Uztarria.eus 2016ko ira. 12a, 14:41

Capoeira klaseak jasotzen hasi ziren Maialen Agirre, Leire Agirre eta Gorka Fernandez orain dela urte batzuk, beste hainbat azpeitiarrekin batera. Orduz geroztik kirol horretatik ezin askatuta daude, nahiz eta Capoeira askatasunaren dantza bezala ezaguna den. Hala diote, "kateatu" egiten duela. Kirol berezia da, kulturaz bustia, musika lagun duena. Igor Ezpeleta dute irakasle, eta datorren ikasturtean zehar Azpeitian hainbat klase ematea da asmoa. Besteak beste, Capoeiraren jatorriaz, baloreez nahiz berezitasunez hitz egin dute Uztarria.eus-ekin.