4G teknologiaren instalazioa dela eta, arazoak izan daitezke telebistaren seinalea hartzeko

Uztarria.eus 2016ko abu. 17a, 11:19

Llega 800 enpresa arduratuko da konponketa lanez; eta bi bide izango dira harremanetarako: www.llega800.es webgunearen bidez, edo 900 833 999 doako telefono zenbakira deituz. 

Egunotan laugarren edo 4G belaunaldiko teknologia hedatzen ari dira telefonia konpainiak Azpeiti inguruan. Udalak ohartarazi du instalazio horiek arazoak sor ditzaketela LTD Lurreko Telebista Digitala hartzeko orduan; eta arazo horiek konpontzeaz arduratuko den enpresaren zenbakia jarri du herritarren eskura, arazoak "ahalik eta eragozpen gutxienekin eta kosturik gabe" konpontzeko.

'Llega 800' enpresa da konponketa lanez arduratuko dena. Harremanetarako, www.llega800.es webgunean sartu edo 900 833 999 doako telefonora deitu beharko da. Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aukeratu du enpresa hori LTDren seinale arazoak dituzten herritarrei laguntzeko.

Laugarren edo 4G belaunaldiko teknologiak Lurreko Telebista Digitalak erabiltzen duen frekuentzia banda bera erabiltzen du; eta horregatik sortu daitezke arazoak.