Eusko Gudarostearen urteurrenaren ekitaldia bideoan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 28a, 12:02

Joan den ostiralean, uztailak 22, Eusko Gudarostearen eraketaren 80. urteurrena ospatu zuten Loiolan, eta ekitaldia bideoan jaso eta ikusgai jarri du Azpeitiko Udalak. 1936ko abuztuaren 5 eta 8 artean, altxamendu faxistari aurre egiteko gudarostea sortu zuten Azpeitian EAJk, EAE-ANVk, Jagi-jagik, ELA-STVk eta Euskal Nekazarien Batzarrak, Kandido Saseta komandantearen agindupean.