Abian da Orkatz Kultur Elkartearen 'Klik' argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2016ko uzt. 26a, 15:10

Aurten ere "Klik" argazki lehiaketa antolatuko dugu Orkatz Kultur Elkartetik. Urtero bezala, "euskal presoak" izango da argazki lehiaketaren gaia, eta argazkiak irailaren 30a baino lehen bidali beharko dira orkatzke@gmail.com helbidera. Ondoren, bidalitako argazki guztiekin erakusketa egingo da Orkatz bertan, eta bozketa bidez erabakiko da argazki irabazlea.

Udaz gozatzen dugun bitartean, azpeitiar preso politikoei elkartasun keinu txiki bat egitea da argazki lehiaketaren helburua. Beraz, badakizue, oporretarako maleta prestatzean ez ahaztu presoen aldeko maindirea hartzeaz!